2014eko feria azaroaren 16an

sup08


AZKEN BERRIAK


Sagar barietateak M106

https://youtu.be/300tR8NQu0w

Sagar barietateak M9

https://youtu.be/afAc7Gx2o-o

BIDEOAK

BIDEOAK

Irabazlea Gabiriako errezil sagarra!!!

#errezilaazaroak16 Ezin kejatuko gara aurtengo eguraldiarekin, haizeak eraman beharrean ibili gara, baina esandakoa, ezin gehiago eskatu urte sasoi hontan. Jendea errezu bildu da; sagarra nagusi, bai ikusi, erosi eta baita dastatzeko ere . Mila esker Gabiriara hurbildu zeraten gizti guztioi, eta esatea ohitura dugun bezela, "Irabazlea, Gabiriako errezil sagarra"!!!

Aterpea jarri dugu

#errezilaazaroak16 Gaur goizean lanean izan gara. Iganderako prestakuntzak hasi dira. Ezkio-Itsasoko udalaren laguntza ezin hobea izaten dugu eta bereziki bere aguazil Narrasperena. Bere esanetara aritu gara, fin fin, eta umorea eta saltsa ez dira falta izan. Berebiziko garrantzia du horrelako egitura bat gurean izateak, jakinda zein fetxatan gauden. Ez gara aspertuko Ezkio-Itsasoko udalari eskerrak ematen.

Ramon Aseginolaza maisua berriro gurekin

#errezilaazaroak16 Ramonek urtero egiten digu biusita hutsik egin gabe. Aurten ere lanean jarriko dugu, epaile lanetan noski. Ramon, sagar ekoizleen artean maisua dugu, bere etxea beti irekita izaten du zalantzak dituenarentzat argibidea emateko. Bere jakituria erabilita aztertuko du aurtengo gabiriarren uzta. Mila esker Ramon.

Menbrillu lehiaketako epaimahaia osatuta

#errezilaazaroak16 Sagar goxo edo menbrillu onena erabakiko duten epaileak zein izango diren badakigu. Korta jatetxeko sukaldaria den, Lontxo Ormazabal izango dugu eta berari laguntzen, Josema Azpeitia kritiko gastronomikoa eta Goierriko Gidako zuzendaria. A ze parea! esku bete lan izango dute, eta ahoa gozo-gozo geratuko ez zaienik ezin esan!

Adi Urkori ostiralean

#errezilaazaroak16 Urtero zeruari begira egoten gera zer nolako eguraldia egingo ote digun. Urko Aristik ETBko eguraldi gizonak tartetxo bat eskeiniko digu; Ea zer esaten digun. Ostiralean izango da hori...

Atzoko prentsaurrekoa

#errezilaazaroak16 Korta jatetxean egin genuen aurkezpena. Bertan, Ibon Elgarresta Gabiriako alkatea, Gabino Murua Erbie elkarteko antolatzailea eta Lontxo Ormazabal Korta jatetxekoa izan genituen. Azpimarratzekoa esan zigutena: 23 herriko partehartzaile desberdin izango direla igandeko egunean. Ikaragarria Gabiria bezalako herri txiki batentzako. Beraz, izango da, zer ikusi, erosi eta dastatu. Animatu zaitezte!

750 poltsa prest!

#errezilaazaroak16 Ari da igandea iristen eta prestaketa lanetan aurrera goaz. Poltsak prest ditugu ekoizleen artean banatzeko. Erositako sagarrak beratn sartuta izango dituzue.

Partehartzaile kopuru arrakastatsua, bejondeizula Gabiri!

Pozik egon beharrean da Gabiria. Harro. Ikusita herri txiki batetaz ari garela, handiaren neurria ematera doa. Sagar lehiaketa, menbrilluarena ere bai, eta azoka postu deseberdinak batuta, 23 herritar-baserrik parte hartuko dute aurtengoan. Etxeko gauzarik goxoenarekin plazaratuko dira eta merezi izango du Gabirian goiz pasa bat egiteak, animo!

Azoka postuen partehartzaileen zerrenda

AZOKA 2014 PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA 1.- PAKEA GALDOS 2.- LIERNI eta AMAIA ARANBURU (bitxiak) 3.- ELI ELGARRESTA 4.- IÑAKI ELGARRESTA-SANDRA (arropa margotua…) 5.- JUANA LAZKANO 6.- LONTXO ORMAZABAL 7.- PEDRO IZTUETA 8.- OSINALDE ELKARTEA (Taloak) 9.- GURASO ELKARTEA (Eskola Txikien festa egunerako postua) 10.- Mª ISABEL ZUMALAKARREGI 11.- GOTZONE ARRONDO 12.- MIREN AGIRREZABALA 13.- XABIER ARRATIBEL 14.- ANTTONI MURGIONDO 15.- SANTIAGO REDONDO 16.- MARIA ETXEZARRETA 17.- JESUS SAGASPE

Menbrillu lehiaketarako partehartzaileen zerrenda

MENBRILLU LEHIAKETA 2014 PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA 1.- PAKEA GALDOS 2.- ELI ELGARRESTA 3.- JUANA LAZKANO 4.- PEDRO IZTUETA 5.- Mª ISABEL ZUMALAKARREGI 6.- GOTZONE ARRONDO 7.- MIREN AGIRREZABALA 8.- Mª ANGELES MAIZ 9.- MARIA JESUS GARCIA 10.- NEKANE AGIRRE 11.- XABIER ARRATIBEL 12.- MARIA ETXEZARRETA

Sagar lehiaketarako partehartzaileen zerrenda

ERREZIL SAGARREN LEHIAKETA 2014 PARTEHARTZAILEEN ZERRENDA 13k eman dute izena. 1.- PAKEA GALDOS 2.- JUANA LAZKANO 3.- MARTIN ORMAZABAL 4.-PEDRO IZTUETA 5.- ELISA ALUSTIZA 6.- ISABEL ZUMALAKARREGI 7.- GOTZONE ARRONDO 8.- MIREN AGIRREZABALA 9.- IÑAKI MAIZ 10.- XABIER ARRATIBEL 11.- ANTTONI MURGIONDO 12.- SANTIAGO REDONDO 13.- MARIA ETXEZARRETA

Elkarrizketa Gabino Murua antolatzaileari

#errezilaazaroak16 Gabino Murua, Erbie elkarteko kidea eta antolatzaileari, aurtengo Errezil Sagar Lehiaketaren berri izateko elkarrizketa egin diogu: -Aurten erakusketa izatetik lehiaketera pasako da. Iaz berrikuntza gisa eta errezil sagar gutxi izan zenez, beste sagar barietate batzuen aurkezpena egitea erabaki genuen, baina ez da gure asmoa urtero egitea. Horren ondorioz, aurten ez da izango, baina bizpahiru urte barru berriro ere helduko diogu bertako sagar barietateen erakusketa egiteari. -Hiru saridunak ez dira aurreko lehiaketan irabazitako berdinak izango. Hasiera-hasierako asmoari eutsiz, gure asmoa ez da herritarren arteko lehia bultzatzea eta, ondorioz, garrantzirik handiena sariei ematea, baizik eta errezil sagarra bultzatzea. Dena dela, euskaldunok horretara oso ohituak gaudelako eta, bestalde, erakargarria dela jakin badakigulako aurten ere izango da lehiaketa, baina sariak ahalik eta herritar gehienen artean banatzeko asmoz, aurreko lehiaketa-ekitaldian saria jaso zuten hiru herritarrek aurten ez dute saririk jasoko eta ondorioz beste hiru herritar izango dira ondo merezitako saria jasoko dutenak. -Zer moduzko sagar urtea izan da aurtengoa? Sagar urte ona ala…

Errezil sagar goxoa egiten

#errezilaazaroak16 Lontxo Ormazabal, Korta jatetxeko sukaldaria, errezil sagar menbrillua edo sagar goxoa egiten arituko da berak jarriko duen saltokian. Bertatik bertara ikasteko aukera sukaldari on baten eskutik.

Herriko Hamabi ekoizleek parte hartuko dute

#errezilaazaroak16 Gabiriako 12 ekoizle . Horietxek hartuko dute parte lehiaketan. Etxeko uztarik onena erakusgai jarriko dute, ohikoa den moduan bi saskietan banatuta. Itxura, tamainua, kolorea,... kontutan hartuko dira irabazlea jakiteko. Aurtengoan berrikuntza bezela dastatu egingo da, azken orduan epaimahaikoek kontrakoa esaten ez badute. Beraz gustoa edo zaporeari ere garrantzia emateko asmoa dago.

Aurtengoan ere sagarrak paperezko poltsan

#errezilaazaroak16 Aurtengoan ere saltokietan saltzen diren sagarrak paperezko poltsetan txukun txukun sartuta emango dira. Bere Gabiriako errezil sagarraren irudiarekin.

Hamabi herritar menbrillu lehiaketan

#errezilaazaroak16 Errezil sagar lehiaketarekin batera, garrantzitsua izaten da menbrillu lehaiketa ere. Herritarren artean eta etxeko errezil sagarrak egindako menbrilluak txoko garrantzitsua izaten du gure azkoan. Aurten hamabi herritarrek hartuko dute parte eta irabazlea jakin ondoren denak dastatzeko aukera izango da, beraz hortxe aukera ahoa goxatzeko!

Aurten ere Josu Osa gurekin

#errezilaazaroak16 Aurten ere Josu Osa aditua gurekin izango dugu, bere jakituria gurekin elkarbanatzeko. Ezaguna da Josu mundu honetan, eta ezaguna gure ferian. Bere ikastaroek arrakasta izaten dute errezil sagar munduan dabilenen eta, ezer gutxi dakitenen artean. Zuhaitzen zainketan asko jakiteaz gain komunikatzaile trebea dugu eta aurtengoan ere bere txerto eta lanabes guztiekin Gabirian izango dugu hainbat adibide erakusten. Beraz zalantzak argitzeko aukera ederra azaroaren 16ko Gabiriako errezil sagar ferian.

Hauxe aurtengo kartela

#errezilaazaroak16 Lehiaketaren berri emateko hauxe erabiliko dugun kartela. Laister, han eta hemen ikusi ahal izango duzue.

Aurtengo sagar feria azaroaren 16an

Aurtengoan ere feria, ohikoa denez azaroaren 3. igandean egingo da. Batzoredea ari da lanean eta hemendik aurrera izango duzue aurtengoaren berezitasun gehiago. aurtengoan ere herriko ekoizlean animatu dira eta beraien uztarekin han izan go ditugu herriko plazan etxeko sagar onenak erakusteko asmoarekin.

Ikastaroa Idiazabalen MARTXOAN

Sagarrondoen inausketari buruzko ikastaroa martxo hasieran Errezil sagarraren inguruan Erbie elkartea burutzen ari den lanen artean, aurten ere badu iaz hasitako bideari jarraipena emateko asmoa eta, hori dela eta, sagarrondoen inausketari buruzko ikastaroa antolatu du martxoaren hasiera alderako. Eguna zehazteko, eguraldia kontuan izan beharko da, baina lagunduz gero ikastaroa martxoaren 4an izango da arratsaldeko hiruretatik seietara. Eguraldiak lagundu ezean, aste horretako beste egun batean egin beharko da. Iazko ikastaroa teorikoa eta praktikoa izan bazen ere, aurten praktikoa izango da soilik eta saioa zeregin horretan oso aditua den Idiazabalgo Ramon Aseginolazak emango du. Ikastaroa Idiazabalen izango da, Ramonen sagastietan egingo baita. Parte hartu nahi dutenek bost euro ordaindu beharko dute eta izena lehenbailehen eman beharko dute 679 972 372 telefono zenbakira deituz.

#errezilaazaroak17 Goiherriko hitzaren erreportaia

Hementxe Goierri Hitzak egindako erreportaia atzoko egunaren inguruan. http://goierri.hitza.info/2013/11/18/gabiriako-errezil-sagar-lehiaketa-pedro-iztuetak-irabazi-du/

#errezilaazaroak17 Goierri Telebistaren erreportaia

Hementxe Goierri Telebistak egindako erreportaia atzoko egunaren inguruan. http://www.gitb.info/bideoak/viewvideo/4134/gaurkoan/errezil-sagar-azoka-jendetsua-gabirian.html

#errezilaazaroak17 Lehen saria Katarain baserrira

Pedro Iztueta izan da Gabiriako Errezil Sagar lehiaketaren irabazlea. Eguraldi txarra izan arren jende asko hurbildu zen Gabiriara eta horrekin batera berri ona, saltzaileek sagar giuztia saldu omen zuten. Zorionak Katarain baserrikoei!

#errezilaazaroak17 Kortako Lontxok menbrilua bertan egingo du

Joan den urtean bezela, Korta jatetxeko Lontxo Ormazabalek, postua jarriko du igandean. Bertan menbrilua egingo du eta egin bakarrik ez, dastatu eta erosteko aukera izango da. Gabiriako errezilarekin egindako menbrilu edo goxoa ona egiten badaki eta seguru aurtengoan ere lapiko artean ongi moldatuko dela.

#errezilaazaroak17 atzo egin genuen aurkezpena Korta jatetxean

Aurtengo Gabiriako errezil sagaar lehiaketaren eta baserriko produktuen azokaren berri emateko prentsaurrea eman genuen , urtero moduan, Korta jatetxean. Horretarako bildu ginen, Ibon Elgarresta Gabiriako alkatea, Gabino Murua Erbie elkarteko antolatzaile burua eta Korta jatetxeko Lontxo Ormazabal. Aurten ere lehiaketa izango dugu eta horretaz gain berrikuntzak ere bai, ohikoez aparte, sagar barietate erakusketa, eta errezil sagar lote onenari saria emateko modu desberdina: Gabiriara etortzen den edonork eman ahal izango du iritzia eta saski onenak aukeratu. Botoa emateko kutxa bat jarriko da, aurten sari bakarra.Ekintzak, ostiral honetan bertan hasiko dira, hitzaldi batekin, Bertatik Bertara taldeak Euskal Laborantza elkarteko kideak izango dira, kultur etxean arratsaldeko 19:00etan.

Bertatik Bertara hitzaldia Gabirian

Bertatik Bertara taldekoek antolatuta, hitzaldia izango da ostiral honetan Gabirian, horra deialdia: Baserritar hori, agur t’erdi: Dagoeneko jakingo duzun bezala, zuen lanbide, baserri jarduna, eta egiten dituzuen ahaleginak, gizarteari ikustarazi eta elkarlanerako oinarri bat sendotzeko, Bertatik Bertarako ekimena jarri da martxan. Honen barruan, garrantzizko lan ildo bat baserritar guztien artean adostutako ikuspegi batetik abiatzea da. Bakoitzaren kezkak, gogoak, beharrak, ilusioak … nahasi-mahasi indibiduala izatetik, etorkizunerako pauso, bide, jomugan bilakatu nahi dugu. Kontutan izanik, helmuga baino garrantzitsuago dela ibilbidea eta bidelagunak. Antzeko esperientziatik sortua izan den Euskal Herriko Laborantza Ganbarakoek, urteetan hamaika oztopo gaindituz, eman izan dituzten urratsen berri ematera datoz, eta bide batez hasierako pauso hauetan aholkatzera. Ostirala, azaroak 15, 19.30ean kulturetxean! Aparteko aukera hau aprobetxatu nahi honetan guztion ekarpenak jaso nahiko genituzke, eta zure partaidetzarekin kontatu. Baserritarrak, baserriak, euskal kulturak, gure herrien etorkizunak merezi duelako, jaso gure gonbitea. Animatuko al zara? Adeitasunez, Bertatik Bertarako…

Aurtengo berrikuntza, sagar barietate desberdinen erakusketa

Aurtengo berrikuntzetako bat, sagar desberdinen erakusketa izango da. Gure inguruetan ematen den sagar barietate desberdinen bilduma bat. Ikusi eta ikasteko aukera.

Azken ordua: Errezil sagarraren lehiaketa izango da

Azkeno orduko berria dugu. Lehiaketa egiteko adina sagar bildu dela herrian alegia.Beraz, ostiralean egindako bileran adostu zen lehiaketa egitea. Dozena bat saski eder izango dira ikusgai herriko plazaren erdian. Sari bakarra banatuko da lote derrenari.

Errezil sagarraren lehiaketaz gain ezti lehiaketa

Gabiriako errezil lehiaketaz gain, Goierri beheko ezti lehiaketa ere ospatuko da. Bigarren urtez egingo da lehiaketa hau gure herrian. Partehartzeileek azken ordurarte irekita dute lehiarako aukera, beraz ezin jakin justu zenbaitek parte hartuko duten, baino dozenaren bat lehiakide izango direla espero dugu. Sagrraz gain ezti lehiaketa ere bai eta jendeak informazioa izan dezan erakusgai izango dituzte hainbat lanabes eta eskuorri.

Josu Osaren ikastaro erakustaldia izango dugu

Joan den urtean bezela, Josu Osa gurekin izango dugu. Kimatze eta inausketa nola egin erakutsiko digu. Joan zen urteko ekitaldian jende asko hurbildu zitzaion, galdera ugari egin ere bai. Gaia oso interesgarria dela iruditzen zaigu eta jarraipena eman nahi digu aurtengoan ere. 

Aurtengo kartela

Hortxe aurtengo kartela. Hemendik aurrera kalean ikusteko moduan izango da. Azoka esan bezala azaroaren 17an izango dugu. Animatu eta etorri!!!

#errezilaazaroak17

Horixe izango da aurtengoa erabiliko den hastaga aurtengo errezil sagar eta azokarako. Erabili zuk ere!!!

Azaroaren 17a aukeratutako eguna

Aurten ere izango da ikusgai errezil sagarra Gabirian. Denok jakingo duzue iada, ez dela urterik hoberena izan sagarrarentzat, baina Gabiriar batzuk lortu dute aurten ere uzta ederra eta egun seinalatuan ikusgai izango dituzue. Ohiko azoka ere izango dugu.

Eguraldiagaitik bertan behera ikastaro praktikoak

Zuri zuri ditugu sagastiak eta normala den bezela, beste baterako utzi beharko dugu gaur eta biharko genituen kimatze ikastaroaren arlo praktikoak. Ezinezkoa eta arriskutsu egiten du elurrak lana eta data berria jarri dugu: Martxoaren 12 eta 13an ordu berdinean, arratsaldeko 16:00etan izango ditugu ikastaroak. Elurraz gain, ikastaroa egin behar zen sagastiko bidea ere hondatu xamar utzi zuen aurreko euriteek, baina hori konponduta dago iadanik. Ea orduan zorte hobea dugun eguraldiarekin!

Hilaren 25 eta 26an ikastaro praktikoa

Ikastaro teorikoaren ondoren pratikoaren txanda etorriko da. Eguraldi ona bada, ilaren 25 eta 26 aukeratu dituzte ikasitakoa praktikan jartzeko. Josu Osak Gabino Murua antolatzailearen sagastiko zenabit arbola kimatu ditu. Beti ere eguraldi ona bada. Gaur izan den talde handia bitan banatu da, bata 25ean bestea hurrengo egunean. 

Josu Osaren ikastaro arrakastatsua

50 pertsonatik gora bildu gara adi adi, Josa Osak esan behar zuean aditzeko. Erbie elkartea txiki geratu zaigu baina ongi moldatu gara. Erbie elkartea eta Goimenen artean antolatutako ikastaro honetan, leku desberdin askoatatik etorri da jendea, Segura, Idiazabal, Amasa-Tolosa, Errezil eta baita Zarauztik ere. Teorikoa izan da gaurkoa, Josu Osak bere esperientzien berri eman du baina esperientzien elkartrukatzea izan da politena. Hasieran Gabino Murua, antolatzaileak esan duen moduan, zenbat buru hainbat aburu esaldia bota du eta ez zaio arrazoik falta. Egun bereziak, ilargiak, botikak, eta hitz teknikoetarako denbora ere bai. Hiru bat ordu iraun duen ikastaroak jarraipena izango du, ondorengoa praktikoa.

Ostegunean Josu Osaren ikastaroa Gabirian

Erbie Elkartea eta Goimen-en artean antolatuta, Josu Osaren inausketa eta kimatze ikastaroa trinkoa izango dugu datorren ostegunean arratsaldeko lauetan Gabirian. Josu Osa ezaguna da gure artean, pasa den Gabiriako errezil sagarraren ferian ikastaroa eman zuen gai hauen inguruan, bertan izan zuen arrakasta dela eta, berriro ere gurera etortzea eskatu genion. Eta berak baiezkoa. Oraintxe da garaia, neguan gure sagarrondoak lo daudenean behar bezalako kimatze eta inausketa lanak egiteko; eta Osaren eskutik ikasiko dugu nola ongi egin. Ostegun hontakoa teorikoa izango da, eta ikastaroan bertan zeaztuko da praktikoa non eta noiz egin, eguraldiak zeresan handia izango du noski. Gabiriako sagasti batean izango da bigarren ikastaroa. Izenemate arrakastatsua izan dugu, berrogeitik gora bilduko gera. 

Ederra egin dugu, Gabiriarrak irabazle Santa Luzietan!

Zumarraga-Urretxun egin berri den Santa Luzia ferian, Gabiriarrak izan dira nagusi errezil sagar sarietan. 4 sari banatzen dituzte denak maila berekoak eta denak Gabiria aldera etorri dira. Sarituak hauetxek: Xabier Arratibel,Urkiola baserrikoa, Maria Etxezarreta, Agerreberrikoa, Anttoni Murgiondo, Behekoetxekoa eta Maria Isabel Zumalakarregi, Izar Aundikoa. Zorionak denei eta segi horrela Gabiri agiri uzten!

Abenduaren 1ean eta 2an ETBko Sustraia saioan

ETBko sustraia taldeko lantaldea feria aurretik izan zen Gabirian. Gabino Murua eta Jabier Arratibel izan ziren beraiekin. Azokaren inguruan, Idarraga baserriko sagastietan aritu ziren grabatzen. Gabinorekin euskaraz, erdaraz Jabierrekin. Erreportaiak laister ikusgai izango dira, abenduaren 1ean izango da euskarazko bertsioa ETB1-en goizeko 11ak aldera eta ETB2an erdarazkoa, goizean, 9:30ak aldera. Ez galdu!

Mila esker denoi!!!

Eskerrik beroenak azoka hau antolatzen lagundu diguzuen guztioi. Ez dira bat eta bi eta bidean norbait utzi baino lehen, hobe eskerrak denei luzatzea. Eguraldiak ez zuen lagundu, bustia, baino giroa beroa izan zen. Jende asko gerturatu zen Gabiriara, orain arteko gehiena eta baserritarrak gustora errezil sagar asko salduta. Helburuak bete ditugu zuen denon laguntzaz. Datorren urtean hobeto!!!! Argazkiak dion bezela: irabazlea errezil sagarra!

Aurtengo azokaren Erbie elkartearen balorazioa

Azken urteotako jende kopururik handiena Gabiriako XI. Errezil Sagar Lehiaketan.eta Baserriko Produktuen azokan Irabazle nagusia: Errezil Sagarra.. Epaimahaikoen iritziz, sagarren kalitatea ezin hobea Udazken giro busti lainotsuan esnatu zen egunsentia antolaketa lanez arduratzen diren ERBIE elkarteko kideek eta lehiaketetan parte hartu behar zuten baserritarrek udazken sasoiko produkturik ederrenak euren mahaietan txukun-txukun jartzen zituzten bitartean, eta negu atariko giro hotz-hezetsuan agurtu zuten aurtengo ekitaldia antolatzaile, baserritar eta kanpotik etorritako hainbat eta hainbat lagunek datorren urtean, ahal dela behintzat, eguraldiak hain jokaera makurrik izan ez dezala eskatuz.. Goizeko bederatziak aldera ekin zioten antolatzaileek lehiaketarako nahiz azokarako behar ziren gauza guztiak prestatzeari eta hamarretarako dena prest zegoen: herriko plazaren inguruan Ezkio-Itsasoko Udalak utzitako karparen babesean lehiaketarako aurkeztu ziren 18 herritarren saskikada sagarrek euren aurpegirik irrifartsuena erakutsi zezaten. Eta herriari eta errezil sagarrei ongi-etorria eginez edo, Altzibar Lorazaintzako Edorta Atinek prestatu zuen hamarren bat urteko sagarrondoa,…

Azaroak 18. Hauetxek aurtengo sarituak

Sekula baino, partehartze handiago izan du XI. Gabiriako errezil sagar feriak. Ondokoak dituzue sarituak: Maria Isabel Zumalakarregi Izar Aundi baserrikoa, Miren Agirrezabal Oñatibi txikikoa, Pedro Iztueta Katarain baserrikoa eta Oñatibi Aundiko Maria Jesus Garcia menbrillu edo sagar goxoetan irabazlea.

Azaroak 18. Ez da ain eguraldi kaxkarra izango

Goiz partean bustita agertuko bada ere, ez dugu eguraldi ain aldrebesa izango. Eguerdi partera ateri izango dugu eta kimatze eta txertatze ikastaroak behar bezala egin ahal izango ditugu. Eguraldia ez dedila aitzakia izan eta animo! Igandean Gabiriara! http://www.eltiempo.es/gabiria.html

Azaroak 18. 2004ko sagar saski irabazlea

Irudietan orain zortzi urte irabazle suertatu zen errezil sagar saskia. Aurten inoiz baino lehiakide gehiago izango ditugu, 16 baserri denera. Etxe bakoitzak bina saski... plaza gehiena beharko dugu. Ikusgarria izango da. Itxura eta baita usaimena ere, ez galtzeko modukoa.

Azaroak 18. Andoni, zer nolako eguraldia izango dugu igandean?

Bihar ETB1 eta ETB2ren eguraldia tartean, galdera zuzena botako diegu Andoni Aizpuru, gabiriarrari eta bere lankide Ana Urrutiari. Andoni, etxera tira egin pixka bat eta ea ona enkargatzerik daukaken! adi egongo gea!

Azaroak 18. Sagar erosleen artean zozketa

Edozein saltokietan sagarra erosi ezkero, txarteltxo bat emango da zenbaki batekin. Sariak emateko garaian zozketa egin eta irudietan duzuen moduko sagar bete saskia eraman ahal izango duzue etxera! animatu eta parte hartu!

Azaroak 18. Jose Antonio Iparragirre ere omenduko dugu

Zeraingo Otatza sagardotegiko Jose Antonio Iparragirre ere protagonista izango dugu Igandeko azokan. Jose antoniok ia urtero etorri izan zaigu errezil sagar feriako epaimahaikide izatera. Aurten ere lan horretan izango dugu. Gutxik dakite Jose Antoniok adina errezil sagarren inguruan. Gustora etortzen omen da Gabiriara, izugarria iruditzen omen zaio horrelako herri txiki batetan horrelako errezil sagarrak ekoiztea. Igandean gure miresmena jasoko du. Bejondeizula! 2008ko argazkia duzue ondokoa , lehena Jose Antonio Iparragirre eta ondoan Martin Irazustabarrena zena. Argazkia: Aimar Maiz

Azaroak 18. Pott zeramikak egindako sari ikusgarriak

Irudietan dituzue igandean emango ditugun sariak eta oroigarriak nolakoak izango diren. Ez gara oso urrutira joan hauek egitera, Ezkio-Itsasoraino joatea nahiko izan dugu, bertako Pott zeramikak egin dizkigu. Urtero egiten dizkigu eta aurten ere bai. Bejondeizuela eta eskerrikasko Pott!

Azaroak 18. Aurtengo berrikuntza: Lontxok konpota nola egin erakustaldia egingo du azoka bertan

Lontxo Ormazabal, Korta jatetxeko sukaldaria epaimahaikide lanak bakarrik ez, bere postuan errezil sagar konpota nola egin erakustaldia emango du. Aurkezpenenik ez du behar Lontxok, ez eta berak prestatzen dituen jaki goxoek. Hainbat trukotxo erakutsiko dizkigu konpota ederrak egin ahal izateko erosten ditugun sagarrekin. Ongi ikasi, gainean ditugu gabonak eta!

Azaroak 18. Azokaren aurkezpena Korta jatetxean

Urtero bezala Korta jatetxea egin dugu aurkezpena. Bertan herriko alkatea Ibon Elgarresta, Gabino Murua antolatzaile burua eta Korta jatetxeko sukaldaria Lontxo Ormazabal egon dira azalpenak ematen. Mezua argia, sekula baino partaide gehien izango direla bai errezil sagar lehiaketan, baita menbrillu edo sagar goxo lehiaketan eta baita saltokiak jarriko dituzten baserritarrak ere. Errekorrak haustera goaz!

Azaroak 18. Aurtengo berrikuntza: saltzaileentzako poltsak

Aurtengo ferian izango den beste berrikuntzetako bat hauxe: saltokia jarriko dutenentzat antolatzaileek poltsa hauek banatuko dituzte. Gabiriako errezil sagar irudiarekin eta paperezko poltsa ekologikoak. Prest ditugu saltokia jarri behar dutenei banatzeko. Ea sagarrez bete bete eginda ikusten ditugun igandean!

Azaroak 18. 16 partehartzaile XI. Errezil Sagar Lehiaketan

1.- PAKEA GALDOS 2.- ELISA ALUSTIZA 3.- ANA Mª EGIGUREN 4.- PILAR ETXEBERRIA 5.- ISABEL ZUMALAKARREGI 6.- IÑAKI MAIZ 7.- MARIA JESUS GARCIA 8.- JUANI LAZKANO 9.- NIKOLAS IGARZABAL 10.- GOTZONE ARRONDO 11.- XABIER ARRATIBEL 12.- MARIA ETXEZARRETA 13.- JUAN ELOSEGI 14.- JOSE Mª MUJIKA 15.- SANTIAGO REDONDO 16.- ANTTONI MURGIONDO Argazkia: Aimar Maiz

Azaroak 18. 14 partehartzaile Sagar goxoaren VII. lehiaketan

1.- PAKEA GALDOS-GABINA ETXEBERRIA 2.- ANA Mª EGIGUREN 3.- PILAR ETXEBERRIA 4.- Mª ISABEL ZUMALAKARREGI 5.- IÑAKI MAIZ 6.- MARIA JESUS GARCIA 7.- GOTZONE ARRONDO 8.- XABIER ARRATIBEL 9.- MARIA ETXEZARRETA 10.- NEKANE AGIRRE 11.- GABINA ETXEBERRIA 12.- AMELIA JAUREGI 13.- JUAN ELOSEGI 14.- ANTTONI MURGIONDO Argazkia: Aimar Maiz

Azaroak 18. 12 Gabiriarrek jarriko dute saltokia

1.- PAKEA GALDOS-GABINA ETXEBERRIA 2.- Mª ISABEL ZUMALAKARREGI 3.- IÑAKI MAIZ 4.- JUANI LAZKANO 5.- GOTZONE ARRONDO 6.- XABIER ARRATIBEL 7.- MARIA ETXEZARRETA 8.- AMELIA JAUREGI 9.- JUAN ELOSEGI 10.- JOSE Mª MUJIKA 11.- SANTIAGO REDONDO 12.- ANTTONI MURGIONDO Argazkia: Aimar Maiz

Azaroak 18. Martin Irazustabarrena omenduen artean

2004ko feriako argazkia da, Martin Irazustabarrena, ostatuko Martin, Goierri Telebistako kazetariekin. Martin epai mahaikide izaten genuen. Zintzo, urtero gurekin aritzen zen fin errezil sagar lehiaketa prestatzen, eta egunean bertan, esan bezala, epai mahaikide. Orain urte batzuk zendu zen eta igandean jasoko du beste batzuren artean, ongi merezitako errekonozimendua edo omenaldia. Mila esker Martin! Argazkia: Ainhoa Aizpuru

Azaroak 18. 2008ko Errezil sagar saskirik onena

Irudietan duzue 2008ko lehiaketan irabazlea suertatu zen saskia. Ikusgarria benetan, eta txarrena argazkietan ezin dela usainik hantzeman. Horretarako Gabiriara etorri behar igandean! Argazkia: Ainhoa Aizpuru

Azaroak 18. Horrelakoa izanda pisu elektronikoa zertarako?

Urkiola baserriko pisuak atentzioa deittu zigun. Urte pila izango ditu baina oraindik ere martxan. eta igande honetan ere beraien saltokian izango dute eta ez erakusteko bakarrik, lanerako, errezil sagarrak pisatzeko. Urkiolakoek irudian agertzen den bezala, saria jaso zuten joan zen ferian. Seguru aurten ere errezil ikusgarriak ekarriko dituztela. Argazkia: Ainhoa Aizpuru

Azaroak 18. Sagar goxorako epai mahaia prest

Aurreko Errezil sagar goxoko lehiaketako epeimahai duzue lanean. Aurten ere horietatik bi gurekin izango ditugu. Iker Markinez, ezkerrean, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldaria eta bere ondoan, Lontxo Ormazabal, Gabiriako Korta jatetxekoa, hau ere sukaldaria. Lontxoren esanetan, kalitate ezinhobeko goxoak aurkezten dituzte lehiaketara. eta bere garrantzia ongi eman omen behar zaio. Aurten ere ez dute lan erraza izango onena aukeratzeko... Iker eta Lontxo 2010ean sagar goxoak dastatzen. Argazkia: Ainhoa Aizpuru

Azaroak 18. Menbrillua egite erakusketa

2010ko ferian Hirubideko Gabina aritu zen jendeari errezil sagar menbrillu edo goxoa nola egiten zen erakusten. Bere esanetan jende asko hurbildu omen zitzaion galdezka, sagar eta azukre kantitatea, egoste denbora, sagarra azalarekin edo ez... aurtengoa bi irakasle izango ditugu, Izar Buruko Klara Arzelus eta Landetako Nekane Agirre. Azken hau menbrillua egiten saria jasotakoa da aurreko ekitaldietan. Aurtengoan ere leku berezia izango du sagar goxo lehiaketak. Lehiaketaren ondoren probatzeko aukera ere izango da. Sagarrak saltzeaz gain bertan egin zuen sagar goxoa. Argazkia: Ainhoa Aizpuru

Azaroak 18. Aurtengo kartela

Hauxe izango da han eta hemen ikusiko duzuen hormirudia. Geroz eta gutxiago falta da!!!

Azaroak 18.Elkarrizketa Ana Mari Egigureni

Elkarrizketa egin diogu Errotaetxe baserriko Ana Mari Egigureni, ardi da feriarako prestatzen. Aurten badirudi azaroaren 18 izango dela errezil sagar feria? zer nolako uzta duzu, nolako sagarrak eramango dituzu? Uzta nahiko ederra. Sagarra bada, ale dexenteduna eta nahiko tamaina onekoa. Feriara sagarrik itxurazkoenak eraman ohi ditugu, nahiz eta guztiak nahiko antzekoak izan. Udara lehor joan da eta orain euria, aleak mardulduko al dira? Lehor joan da bai, vaina azken egunetako euria gustora hartu dugu, berandu xamara egin du, horixe pena. Marduldu beharrekoa mardulduta dago iada. Krisia ere badugu eta zenbat sagar ari da saltzen? Guk orain arte bezala sagardotegietara saltzen dugu eta suertez hori egin dugu aurten ere. Nola ikusten duzu errezil sagar feria, Gabirian horrenbetse ekoizle egotea... Oso ondo. Zenbat eta ekoizle geihago, feria aberasgarriagoa da. Bisitan datorrenaentzat ere aukera gehiago eta herriarentzat oso harro egoteko arrazoaia dela usted ut. Zenbat lan kentzen dizute sagastiek? gainean egon behar... Lana kendu? Guri podetzen ematen digu lana. Ez da lan txarra, baina egin egin behar… Zenbat errezil sagar kilo jasotzea espero duzu? horietatik zenbat feriara?…

Irailetik abendu bukaerara hara zer bidea!

Federación Andaluza de Consumidores y Productores Ecológicos (FACPE)-k, zintzilikatu duen irudia da. Ederra iruditu zaigu. Zuhaitzetako ostoak erortzen hasten direnetik aurrera frutuak biltzeko garaia ere badela adierazten du. Udazkena ere bikaina dela. Tartean gure errezil sagarra biltzeko. Gordetzeko moduko irudia, bitxia ...

Azaroak 18. Berrikuntza ferian: txertatze eta kimatze ikastaroa

Aurtengo berrikuntzetako bat, kimatze eta txertaze ikastaroa izango da. Gabiriako Altzibar loradenda etxeak zuhaitzak jarriko ditu eta han bertan ikastaroa emango da. Josu Osa adituak emango ditu eskolak. Lehen aldiz egingo da hau eta seguru interesgarria izango dela oso. Modu eta egiteko era desberdinak izaten dira, ilargia,... hainbat gauza kontua hartu behar omen dira eta ikasteko aukera ona izango dela uste dugu. 11:30etan izango da ostau aurrean.

Azaroak 18. Xagar goxorako edo menbrilurako izena ematen segi!

Ari da jendea pixkanaka animatzen. Ari da jendea izena ematen menbrilu lehiaketarako. Bildutako lehen sagarrekin egiten omen da sagar goxo edo menbrilurik onena, hasierako horiek izaten omen dute "pektina" gehien, sagar orea gogortzen laguntzen duena. Beraz etxeetako sukaldetan seguru ari direla jo eta fuego menbrilua egiten. Azaroaren 18an irudietan dituzuen bezelakoak izango dira ikusgai. Eta hori bakarrik ez irabazlea jakin ondoren, dastatzeko aukera ere izango da. Gabiriarrok animatu izena ematera eta gainontzekoak probatu nahi izanez gero, badakizue, azaroaren 18an Gabirira! Argazkia: Aimar Maiz

Azaroak 18. 2010eko irabazleak gogoratuz

2010ean Hamargarren urtez lehiaketa egin zen, herriko 16 baserritatik aurkeztu zituzten bina saskikada sagarrekin. Bestetik, seigarren aldiz sagar-goxo edo menbrilu lehiaketa ere izan zen. 15 partaide izan zituen.Berrikuntza batzuk egin zizkioten Gabiriako Udalak eta Erbie antolatzaileek. Batetik, lehiaketa kutsua ezabatze aldera ez zuten sailkapenik zehaztu sagar sariketan. Lau onentsuenak saritu zituzten, denak berdin. Itsasoko Pott tailerreko zeramikazko eskultura bana eta diru-saria jaso zuten lau lehenek: Pakea Galdos (Etxeberritxo), Anttoni Murgiondo (Bekoetxe), Jose Mari Mujika (Noare) eta Xabier Arratibel (Urkiola). Menbrilu lehiaketa Katarain baserriko Pedro Iztuetak aurkeztutakoak irabazi zuen.Bestetik, baserriko produktuen azoka ere izan zen

Azaroak 18. Elkarrizketa Gabino Murua antolatzaile buruari

Aurten badirudi azaroaren 18 izango dela errezil sagar feria, zer nolako nobedadeak izango dira? Bai, halaxe da, Errezil sagarraren inguruko lehiaketa eta azoka azaroaren hirugarren igandean egin ohi da, eta, ondorioz, aurten azaroaren 18an egingo dugu. Berrikuntzei dagokienez, aurten lehenengo aldiz txertaketa eta inausketari buruzko saio praktikoa egingo dugu eta Josu Osa etorriko zaigu saio hori ematera. Uda lehor joan da eta orain euria, aleak mardulduko al dira? Bai, azken urteotako joera nagusitu zaigu aurten ere eta uda oso lehorra izan dugu, uztailean, abuztuan eta irailean, guztira, 60 litro baino ez. Dena den, urrian euri asko egin du eta horrek eragina izan du eta alea nabarmen hazi da azken hilabete honetan. krisia ere badugu eta zenbat sagar ari da saltzen? zenbat saltzeko esperantza? antolatzeko arazorik? Krisiaren eragina nabarmena da, eskualde honetan oraindik gehiegi nabarmentzen ez bada ere, gero eta jende gehiago dago lanik gabe eta ondorioz zenbat gastatzen den begiratu egin behar. Dena dela, Gabonak inguratu ahala, uste dut, aurten ere ondo salduko dela errezil sagarra, ohitura handia baitago garai horretan konpotan edo erreta jateko. Nola ikusten duzu…

Azaroaren 18an Gabiriako errezil sagar feria

Azaroaren 18an egingo da Gabiriako errezil sagar feria Atzo, urriaren 4an, Erbie elkartean egindako bilera irekian erabaki zen aurtengo Gabiriako errezil sagar feria azaroko hirugarren igandean ospatzea. Erbie elkarteko feriaren arduradunez gain, hainbat herritarrek parte hartu zuten bileran eta aurrera pausoak emateko asmoa azaldu, ideia berriak bota eta hasierako zenbait erabaki hartzeko balio izan zuen. Bi hilabete baino gutxiago geratzen da eta lana barra-barra dago. Sagarrak agintzen du, feria egin edo ez egiteko aukera, horregaitik utzi zen opor ondorenerako erabakia. Sagarrondoek baietz esaten dute eta erronka aurrean dugu; datorren hilabetean festa izango dugu Gabirian. Hartutako lehen aurreakordioak betzen hasi eta bakoitzak etxeko lanak egin ondoren hilabate honen bukaeran, beste bilera bat egitekotan geratu ginen. Aurrerantzean, sarri xamar berri gehiago izango duzue, web honen bidez, baita Facebook eta twitterren bitartez ere. Animo eta ea feria arrakastatsua antolatzeko gai garen!

240dik gora lagun Facebooken 20 egunetan!

Urriko lehen eguenetan ireki genuen gure kontua facebooken eta ordutik hona 240 lagun baino gehiago gara Gabiriako Errezil Sagarraren inguruan. Eta aurrera goaz! Hilabete baino gutxiago geratzen da eta batzordea lanean ari da feria osatzen. Aurten gainera berrikuntza eta sorpresa batzu ere izango dira. Animo! twitterren ere jarraitu gaitzakezu: @errezila bilatuta

Gabiriako errezil sagarraren irudia

Ondoko irudia hemendik aurrera sarri samar ikusi ahal izango duzue. Gabiriako errezil sagarraren feriak badu irudi korporatiboa. Garrantzitsua da edozein proiektuk irudi ikusgarria eta polita edukitzea eta guk badugula uste dugu. Meritua, ACV multimedia enpresa Ordiziarrarena da. Ikusi duen guztiari asko gustatu zaio. Gure ahaleginak egingo ditugu ahalik eta gehieen gure marka ikusi dadin.

Pedro Iztueta eta Katarain baserrikoen joan den urteko uzta!

Pedro Iztueta eta Katarain baserrikoen joan den urteko uzta! Irudietan duzuen argazikiak ez du photoshop ikuturik. Joan den urtean Katarain baserrikoek izan zuten uztaren adibide bat da. Ederki asko mimatzen dituzte sagarrak Pedro Iztueta eta bere familikoek. Sagasti izagurraia daukate eta aurten izango da beraien sagarrak ferian ikusteko aukera. Aurten sagar urtea omen da, bi urtez behin izaten omen da uzta ona eta aurten tokatzen da. Beraz, ferian ale ederrak ikusiko ditugu. Kataraingoek hala ere, lan asko egiten dute uzta urtero izateko. Bejondeizuela!

Eta sagar goxoak ere izango du bere lekua

Errezil sagarrak bakarrik ez, beraiekin egindako menbrilu edo sagar goxoak ere izango du bere lekua. Sagar onetik goxo ederra atera behar du, baino ematen du nahiko lan. Noiz bildutako sagarra, zenbat egosi, zenbat gozo bota,... baditu bere trukotxoak. Herritarrek egindako goxoak erakusgai jarriko dira eta onena ere zein den epaile batzuk esango dute. Baina onena bukaeran dator. Aurkeztu direnetik probatzeko aukera izango da. Epaimahaiak beti adierazi izan du, oso kalitate oneko sagar goxoak aurkezten direla eta Sagarrei adina meritu eman behar zaiela. Ideia hartu eta antolatzaile batzordea hori hobetzeko lana egiten ari da.

150 lagun astebeten! eta gehiagora goaz!

Astebete inguru izango da Facebooken kontua ireki eta lagun bila hasi ginenetik. Erantzuna oso ona iza da. Momentuz, 150 lagunek jarraituko dute Gabiriako Errezil Sagar Feriaren kontua. Eta gehiagora goaz... lagunen artean Gabiriarrak, sukaldariak, sagardotegiak... daude. Eman honen berri eta gonbidatu gure lagun egiteko!!!
 
Share
 

antolatzailea

Erbie Elkartea

Bideoak